martes, 20 de mayo de 2014

lunes, 12 de mayo de 2014

Judaimoari buruzko dokumentala lantzeko ariketa.

Hona hemen judaismoari buruzko dokumentala lantzeko ariketa bat. Dokumentala ikusi ahala erantzun itzazu galdera hauek. Egin klik hurrengo esteka honetan ariketara joateko:

Judiamoari buruzko ariketa

Konstatino (Bigarren zatia). Ariketa



Hona hemen dokumentalaren bigarren zatia lantzeko bigarren lan fitxa. Egin klik estekan lan-fitxara joateko.

Kontaninoari buruzko dokumentala lantzeko ariketa (bigarren zatia)

jueves, 8 de mayo de 2014

JUDAISMO. Autoebaluaziorako galdetegia.

Ondo ikasi baduzu, galdera hauek erantzuteko gauza izan behar duzu.

JUDAISMO. Galdetegia.

ITUN BERRIA. Auboebaluaziorako galdetegia.

Ondo ikasi baduzu erraz asko erantzungo dituzu galdera hauek. Egin klik estekan formularioa irekitzeko.

ITUN BERRIA. Autoebaluaziorako galdetegia.

Jesusen garaiko Palestinako mapa interaktiboa

Esteka honek eramango zaitu Jesusen bizitza ikasteko oso lagungarri gertatuko zaizun mapa bati. Arratoia leku baten gainean kokatu ezkero, zer egin zuen Jeusek leku horretan esango dizu.

Jesusen garaiko Palestinako mapa interaktiboa.

GOGORATU LANAK AURKEZTEKO EPEAK


miércoles, 7 de mayo de 2014

Hinduismoa. Autoebaluaziorako ariketa.

Ondo ikasi baduzu, galdera hauek erantzuteko gauza izango zara. Baita galdetegi hau erabili dezakezu hinduismoa ikertzeko orduan. Egin klik hurrengo esteka honetan:
Hinduismoa. Autoebaluazio ariketa

Erlijio Gertakaria.Autoebaluaziorako galdetegia.

Zihurtatu gauza hauek ikasi dituzula. Egin klik hurrengo estekan:

Erlijio Gertakaria. Autoebaluazio ariketa.

Cuenta Conmigo (Stand by me) filma


 Adiskidetasunari eta hazi egitearen abenturari buruzko pelikula dugu hau. Ikusitakoari buruz hausnarketa egiteko egin klik hurrengo estekan: Cuenta Conmigo (Stand by me) Lan- fitxa

martes, 1 de abril de 2014

domingo, 30 de marzo de 2014

MOHAMED HAIMAME » musulmana

MOHAMED HAIMAME » musulmana

«Korana dena da; zerbait bilatu nahi baduzu, bertan dago»

Mohamed Haimame marokoarrak jada hamar urte daramatza Tolosan bizitzen.


—Zein da ramadanaren zentzua edo esanahia?
—Urte osoan, gorputza nekatu egiten da eta deskantsua eman behar zaio. Nolabait esateko, bidean egiten den geldialdia litzateke. Barne hausnarketa da eta bide txarretik, esaterako drogetan sartuta daudenek, aukera izaten dute ohitura txarrak alde batera utzi eta bide onetik abiatzeko. Bost zutabe ditugu eta horietako bat da; errezatu, Mecara joan, pobreei lagundu eta Jainkoan sinistearekin batera, bete beharreko zerbait da.

—Zer sentitzen da?

—Baraurik zaudenean, pobre edota jatekorik ez daukatenengan gogoratzen zara. Bestetik, alkohola, tabakoa edo drogak bezalako bizioen kontrako borroka da.

—Gogorra egingo da, ezta?

—Ez, ez, ez, inork ez du sufritzen. Ramadana egiten zaudenean pazientzia, leialtasuna eta irautea da garrantzitsuena. Hamar-hamabi ordu lan egiten ditugu tartean jan eta edan gabe, eta ez gara nekaturik sentitzen.

—Otoitzak egiteko nola moldatzen zarete?

Nik ez dut errezatzen baina jendeak arazoak izan ditu Europan bizi eta lan eginda otoitz egiteko. Lanean zaudela gelditu eta joan egin behar duzu eta inork ez du onartzen ohitura horiengatik lanean horrela ibiltzea. Hala ere, salbuespenen bat bada, baina ez da gure kasua. Guk, bost minututan egiten dugu otoitza erabat kontzentratuta.
Bost alditan banatzen dira eta bakoitza hamar minutukoa izaten da. Egunean zehar banatuta egiten dira: goizean, eguerdian, arratsaldean eta iluntzean. Jainkoarengandik gertu sentitzen zara eta ez daukatenengandik ere bai.
Jende askok egiten du Ramadana?
—Denetarik dago, baina, bai, gehiengoak egiten du. Musulman lurralde guztietatik bakarra da laikoa eta beste guztietan ofiziala da erlijioa. Eta horietatik batzuetan gainera, ez egiteagatik hiru hilabetetako kartzela zigorra ere jaso dezakezu, baina ez da Marokoren kasua.

—Gaizki ikusia dago ez egitea?
Bakea norberarentzat da, eta bakoitzak ikusiko du bere buruarekin zer egiten duen. Norberaren erabakia da, eta ez dago gaizki ikusia.
—Txerrikia jatea debekatua duzue, zer dela eta?

Bere garaian, txerriaren izurrite bat izan zelako da. Baina gutariko batzuentzat debekatua dagoela esaten du koranak eta beste batzuentzat kontuz ibiltzeko, ez gara ados jartzen horretan.

—Zer da Korana?

Korana dena da, bakarra. Zerbait bilatu nahi baduzu, bertan dago idatzita, istorio asko daude. Ona da irakurtzeko; bakea bilatzen duzu bertan. Musulmanontzat eskubide bat da. Zuen bibliaren berdina litzateke.

Lurralde musulman guztietan berdin egiten al da?

Bai, denetan hilabete irauten du eta azken egunean edo hurrengo egunean festa bat izaten da, berriz normaltasunera bueltatzen garelako.

—Eta bukatzean denean zer?

—Bazkari berezia izaten da. Familiarekin elkartu, eta sarritan, aspaldi ikusi gabekoekin egoten gara. Elkar zoriontzen dugu eta auzokoak ere bai. Lagunarteko zerbait da. Ramadanak badu esanahi hori, arazoak ahaztu eta hasieratik hasten gara.

—Hemengoak garenok egin beharko genukeela uste duzu?


—Ez, ez. Nire emaztea hemengoa da eta ez du egiten eta nik prestatzen diot bazkaria eta ez da ezer pasatzen. Norberaren erabakia da eta bakea, bakea da eta zuretzako da. Zortzi urteko semea dut eta badaki nik egiten dudala baina ez dut inoiz behartuko egitera. Bakoitza libre da nahi duena egiteko; ona da ramadana egitea, eta jakin behar dena da, zergatik egin behar den.

jueves, 27 de marzo de 2014

Ogia Zatitzen - Maite Losada

Ikusten Zaitut -Maite Losada

Betor Bakea - Maite Losada

Hegoak - Maite Losada

Desberdinak -Maite Losada

Bana Dezagun - Maite Losada

Seme galduaren parabola

Ereilearen parabola

Lazaro eta aberatsaren parabola

Ardi galduaren parabola

Mahastiko langileen parabola

Talentuen parabola

Samariar onaren parabola

Jesusen Jaiotza

Jose eta haren anaiak

Daniel lehoi zuloan

Josue eta Jerikoko gudua

Jonas eta Balea

Zeru-lurren kreazioa

Noeren kutxarena

David eta Goliat aurrez aurre

Moisesen kondaira

Los secretos enterrados de la Biblia

Judaismoa

Islam

Kristautasuna